Gizartea -
indarkeria matxista
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, bere bikotekidea eta bi seme-alabak jo eta etxean gotortzeagatik
Labana bat zuela, bikotekidea mehatxatu eta jo du, eta etxebizitzan gotortu da. Gaur bertan utziko dute epailearen esku.
eitb media
40 urteko gizonezko bat atxilotu dute bart Bilboko Uretamendi auzoan, genero-indarkeria delitu bat egotzita, ustez bikotekidea mehatxatu, jipoitu eta etxebizitzan gotortu ostean, bi seme-alaba adingaberekin batera.
Gizonezkoak labana bat omen zuen, eta, hori dela eta, Ertzaintzak Bizkor talde azkarra mobilizatu zuen, etxean indarrez sartu behar izanez gero prest izateko. Behin etxebizitzaren barruan, gizonak ez zien aurre egin, eta atxilotu eta ertzain-etxera eraman zuten, genero-indarkeria delitu bat egotzita. Gaur bertan Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku uztea espero da.
Biktima eta bi seme-alabak osasun-zentro batera eraman zituzten, azterketa medikoa egitera, eta, ondoren, ertxain-etxera, salaketa jartzera.