Gizartea -

Irunen

Atxilotuta pisu bat lapurtzeagatik kartzela baimen bat aprobetxatuz

Atxiloketa unean gizona Martuteneko kartzelan egon beharko luke, presondegitik irtetzeko baimen bat urratu zuelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du pasa den asteazkenean Iruneko Katea auzoan familia bakarreko etxebizitza batean lapurtzeagatik. Atxiloketa unean gizona Martuteneko kartzelan egon beharko luke, kartzela baimen batez gozatu ostean ez zelako berriz presondegira itzuli, Jaurlaritzako Barne sailaren arabera. Gertaera eguerdiko hamabiak aldera gertatu zen Katea auzoko etxebizitza batean. Etxebizitza inguruan hainbat pertsona agertu zirenean Ertzaintzaren patruilak bertara hurbildu ziren, eta etxeko kanpoaldea miatzen zeudela leihora arte heltzen zen eskailera bat ikusi zuten.

Poltsikoan mendirako aizto bat zeukan gizon susmagarria identifikatu ostean, polizi-agenteek hura atxilotzea erabaki zuten. Etxebizitzako leihoetako bat apurtua zegoen, eta barruko hainbat gela nahasita aurkitu zituzten.

Berriz ere kartzelara

Geroago, agenteak etxebizitza barrutik hainbat bitxi lapurtu zituztela konturatu ziren. Arrazoi horiek direla eta, ertzainek 59 urteko gizona atxilotzea erabaki zuten lapurreta delitu bategatik. Atxiloketa unean gizona Martuteneko kartzelan egon beharko luke, momentu horretan presondegiko baimen bat urratu zuelako. Baimen horrek aurreko egunean bueltatzera behartzen zuen, baina gizonak ez zuen kasurik egin. Behin beharrezko diligentziak eginda, atxilotua kartzelara eraman zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea