Gizartea -
Bizkaia
Deklaratu gabeko 1.600 tabako pakete atzeman dizkiote bidaiari bati Loiuko aireportuan
Ukrainatik iritsitako emakumeak bi maletatan zituen gordeta pakete guztiak. 8.500 euro inguru zeramatzan tabakotan.
EITB MEDIA
Deklaratu gabeko 1.600 tabako pakete atzeman dizkio Guardia Zibilak bidaiari bati Loiuko aireportuan. Ukrainatik zetorrela Atenasen gelditu zen emakumeak bi maletatan zituen gordeta pakete guztiak. 8.500 euro inguru zeramatzan tabakotan.
Bizkaiko Guardia Zibilaren komandantziak jakinarazi du apirilaren 27an bidaiariei egindako ohiko kontrol batean atzeman zizkiotela 1.600 paketeak.
Hain zuzen ere, egun horretan Loiura Atenastik heldutako hegazkinean bidaiatu zutenen maletak miatu zituztenean aurkitu zizkioten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea