Gizartea -

CIS-en ikerketa

Espainiarren % 81ak Internetek isolatu zaitzakeela uste du

Interneterako konexioa -% 41,2 – telefono mugikorra -% 33- eta ordenagailua –% 10,4- dira gizartea gehien aldatu duten tecnología eta gailurik garrantzitsuenak.

Bi gazte mugikorrari begira. Eitb
Bi gazte mugikorrari begira. Eitb

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiar gizartearen % 81ak uste du Internet edo telefono mugikorrak bezalako teknologia berrien erabilerarekin jendea gehiago isolatzen dela, Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) ekaineko barometroan ezagutzera eman duenez.

Ikerketaren arabera, teknologia berriak erabiltzeak jendea "gehiago isolatzea" dakarrela uste du galdetutakoen % 81,1ak, %75,5ak, berriz, "alferragoak bihurtzen garela" uste du,  % 66,1arentzat jendeak bere denborari probetxurik ez ateratzea dakarrela uste du, eta % 51,9ak uste du lagun berriak egiteko balio dezakeela.

Interneten erabilerari dagokionez, azken hiru hilabeteetan gutxienez behin erabili duela dio galdetutakoen % 63,6ak, eta portzentai horren %76,4 egunero behin edo gehiagotan sartzen dela onartu du.

Halere, % 36,1a ez da sarean sartu azken hiruhilabete honetan, eta soilik galdetutakoen % 0,3k ez daki zer den Internet.

Aldaketa gizartean

Espainiarrak, batik bat, helbide elektronikoa begiratzeko -% 74,5a-, albisteak irakurtzeko -% 61,8-, hezkuntza, formazio eta kurtsoetaz informazio lortzeko -% 44,1- sare sozialetan parte hartzeko -% 42,7- eta artxiboak deskargatzeko -% 41,8- erabiltzen dute Internet.

Interneterako konexioa -% 41,2 – telefono mugikorra -% 33- eta ordenagailua –% 10,4- dira gizartea gehien aldatu duten tecnología eta gailurik garrantzitsuenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea