Gizartea -
LAN NISTRIPUA
59 urteko kamioi gidari bat hil da Santakaran izandako istripuan
Ibilgailua bidetik atera da, eta kolpearen ondorioz, bertan zendu da gidaria. Atoian animaliak zeramatzan kamioiak.
EITB MEDIA
59 urteko kamioi gidari bat hil da bart Santakaran (Nafarroa), ibilgailua bidetik aterata. Goizaldean izan da ezbeharra, 02:05 inguruan, Na-5330 errepideko 9,5 kilometroan. Caparrosoko bizilaguna zen hildako kamioilaria.
Foruzaingoak jakitera eman duenez, animaliak zeramatzan ibilgailuak atoian.
Errepidea itxi egin dute, ibilgailua bertatik erretiratu ahal izateko. Suhiltzaileak eta garabi-enpresa bateko langileak bertaratu dira zeregin horietarako.
Foru Poliziak ikerketa zabaldu du, istripua nola gertatu den argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea