Gizartea -
Lonja batean
Gizonezko baten hilotza aurkitu dute Errenterian
Gorpuak ez du indarkeria zantzurik. Ezin izan dute identifikatu, usteltze egoeran dagoelako.
Erredakzioa
Gizonezko baten hilotza aurkitu dute Errenterian (Gipuzkoa), lonja batean. Gorpuak ez du indarkeria zantzurik eta uste egoeran dago, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Lonja horren jabearen familiakoek gizona ez dutela aspaldian ikusi salatu dute Ertzaintzaren aurrean, eta, aurretik tailer gisa erabiltzen zen lonja horretan egon zitekeela uste zuten.
Hainbat agente bertaratu dira lokal horretara, eta gizonezko baten hilotza aurkitu dute. Ezin izan du identifikatu, usteltze egoeran dagoelako, baina litekeena da salaketa jarri duen familia horretako kidea izatea.
Hilotzan ez dute indarkeria zantzurik aurkitu. Donostiara eraman dute, autopsia egitera.