Gizartea -

Lasarte-Oriako krimena

Ama hiltzeagatik epaitutako gaztea errudun jo dute, asaldura onartuta

Ama hil arte torturatzeagatik epaitu dute gazte eskizofreniko bat. Hilketa delituagatik errudun jo dute, baina inguruabar salbuesleak onartuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lasarte-Orian (Gipuzkoa) ama hil arte torturatzeagatik epaitutako gazte eskizofrenikoa errudun jo du epaimahai batek, baina buru-asaldurak salbuetsita. Aho batez hartu du epaimahaiak erabakia.Asteartean hasi zen Gipuzkoako Auzitegian, ateak itxita, gaztearen kontrako epaiketa. Ostegun honetan irakurri dute bertan epaia.

Jarraian, gaztea psikiatriko batean ospitaleratzea eskatu dute, ''irteteko aukerarik izan gabe'', fiskalak eta defentsaren abokatuak. Fiskalak 20 urtez eskatu du ospitaleratzea, eta defentsak, aldiz, 15 urtez.Hilketa Lasarte-Orian gertatu zen, 2010ean. Orduan 24 urte zituen akusatuak, eta, aurretik, psikiatriko batean egona zen. Baimen batekin kalean zela ihes egin ondoren, amaren etxebizitzan geratu zen gaztea, eta bertan egin zion eraso.Hainbat tresna erabili zituen tortura egiteko, tartean labana bat, bihurkin bat, koilarak, aizto-xafla bat, bi mailu, aliketak, puntzoi bat eta hainbat espatula. Tresna horiekin, amari ezker begia atera eta eskuinekoan lesioa egin zion. Gainera, buruan kolpe bat eman eta garezurra zapaldu zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea