Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon batek ustez ama hil du labankadaz, Madrilen
29 urteko ustezko hiltzailea dagoeneko atxilotuta dago. Bera izan da Poliziari gertakariaren berri eman diona.
Erredakzioa
29 urteko gizon batek ustez 59 urteko ama hil du labankadaka, gaur goizaldean, Madrilen, Espainiako Poliziako eta 112 Larrialdi Zerbitzuetako iturriek jakitera eman dutenez.
Ustezko hiltzaileak 01:30ean eman dio gertakariaren berri Poliziari. Poliziaz gain, anbulantzia medikalizatu bat eta ohiko anbulantzia bat bertaratu dira.
Polizia eta osasun-zerbitzuetako langileak etxebizitzara iritsi direnerako, emakumea hilda zegoen eta arma zuriz egindako hainbat zauri zituen gorputzean, aipatu iturriek zehaztu dutenez.
Era berean, ustezko hiltzailea ere artatu behar izan dute eskuetan zituen zauriengatik, eta gero atxilotuta eraman dute.