Gizartea -

EGURALDIA

Giro nahasia izango da asteburuan: lainotuta eta ekaitzak nonahi

Batez ere, larunbat eguerditik aurrera hasiko da giroa ezegonkortzen. Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira eta zaparradak botako ditu.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuan lainoek eta ekaitzek hartuko diote lekukoa aste ia osoan protagonista izan den eguzkiari. Giro nahasia eta ezegonkorra iragarri du Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak biharko eta etzirako.

Larunbat arratsaldean egingo du ezegonkortzera eguraldiak. Goiz partean, ostarteak gailenduko dira, hainbat lekutan lanbroa eta erdi mailako hodeiak agertzen hasiko diren arren. Eguerditik aurrera iritsiko da aldaketa: bero-hodeiak garatuko dira eta era zaparradak botako ditu; ekaitzak ere jo dezake. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura zertxobait jaitsiko da

Igandean, berriz, hodei ugari pilatuko da ipar isurialdean eta euri txikia egingo du, batez ere, Kantauri isurialdean; arratsaldean, ordea, atertzera egingo du. Hegoaldean zailagoa izango da euria egitea, baina hodeitsu egongo da. Arratsaldean, berriz, ostarteak zabalduko dira. Eskualde gehienetan tenperatura altuenak 20 gradu ingurukoak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Araba Eguraldia Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak