Gizartea -
Bizkaia
Martxan da berriro Metro Bilbaoren zerbitzua Gurutzeta eta Sestao artean
Gaur goizean tarte horretan zerbitzua eten ostean, trenak atzerapenik gabe eta normaltasunez ari dira orain linea guztietan.
EITB Media
Metro Bilbaoren zerbitzua berrezarri dute Gurutzetako eta Sestaoko geltokien artean, bi ordutan zehar etenda egon ostean, gaur goizean Bagatzako geltokian (Barakaldo) izandako intzidentzia baten ondorioz.
Hala, Metro Bilbaok eitb.eus-i jakinarazi dionez, Gurutzetara iritsi diren trenek Bilborako bidea hartu dute, eta Sestaora iritsi direnek gauza bera egin dute Kabiezeserantz.
Bagatzan izandako intzidentzia baten ondorioz eten da zerbitzua, "Metro Bilbaorekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik" pertsona bat harrapatu ondoren. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea