Gizartea -

Turismoa

600 euro arteko kalte-ordainak, hegaldiekin sortutako arazoengatik

Konpainiek 1.223 euro arteko kalte-ordainak ordaindu beharko dituzte ekipajea galduz gero, betiere objektuen balioa frogatzen duten fakturak erakutsita.

Ilarak Parisko aireportuan. Efe
Ilarak Parisko aireportuan. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegaldi konpainiek 125 eta 600 euro arteko kalte ordainak ordaindu beharko dizkiete Europar Batasunetik irten edota heltzen diren hegaldietan hiru orduko atzerapena edo deuseztapena jasan duten bidaiariei. Gainera, eskatuz gero, bidaiariak bere egoeraz jakinarazi dezan dei bat egitea erraztu beharko dute.

Horrez gain, jaten eman beharko dute, eta behar izanez gero, gaua hotel batean igarotzeko aukera eman.

Halaber, “overbooking”aren ondorioz bidaiariak ezin badu hegaldian sartu, honek 120 euroko kalte ordaina jasotzeko eta beste garraio aternatibo batean bidaiatzeko eskubidea izango du.

“Smartphone”etarako aplikazioa

Konpainiek 1.223 euro arteko kalte-ordainak ordaindu beharko dituzte ekipajea galduz gero, betiere objetuen balioa frogatzen duten fakturak erakutsiz gero.

Bidaiariaren eskubide guztiak agertzen diren “smartphone” aplikazio bat dago eskuragarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea