Gizartea -

ETXEKO INDARKERIA

Iruñean bikotekidea hiltzea egotzita atxilotutako emakumea gaur-biharretan eramango dute epailearen aurrera

Emakumezkoak ustez labanaz eraso zion gizonezkoari Arrotxapea auzoko etxebizitza batean, eta, zauri larrien ondorioz, etxeko atarian hil zen gizona.

Iruñeko Arrotxapea auzoa, atzo.
Iruñeko Arrotxapea auzoa, atzo.
Gizonezko bat hil du ustez haren emazteak Iruñean

1:15

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñean bikotekidea hiltzea leporatuta atzo atxilotutako 31 urteko emakumea gaur edo bihar eramango dute epailearen aurrera, polizia-iturrien arabera. Emakumea atzo hartu zuten atxilo, 45 urteko gizona ustez sastatu eta hiltzea egotzita.

Erasoa 14:30 inguruan izan zen, Arrotxapea auzoko Bernardino Tirapu kalean. Iruñeko Udaltzaingoaren arabera, bizilagunek deitu zuten Nafarroako larrialdietarako zerbitzura, gizonezko bat zaurituta zegoela jakinarazteko.

Udaltzainak bertaratu zirenean, gizonezkoa lurrean larri zaurituta aurkitu zuten, eta alboan, emakumea, haren bikotekidea. Anbulantzia iritsi zenerako, hilda zegoen gizona.

Dirudienez, 10 urteko alaba bat zuten, eta aspalditik zeuden bananduta. Erasoa, antza, gizonaren etxebizitzan gertatu zen, eta biktima etxeko atarira jaitsi zen laguntza eske, baina ezin izan zuten ezer egin haren bizia salbatzeko.

Hilotza Nafarroako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman zuten, autopsia egiteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa Iruñeko Udala