Gizartea -

Bero-bolada

Zer tenperaturatan geldituko dira hainbat jarduera Euskadin eta Nafarroan?

Espainiako Gobernuak hainbat neurri onartu ditu langileak bero boladetatik babesteko. Kontsultatu hemen eskualde bakoitzari egokitutako alerta tarteak.

Bero bolada. Argazkia: EFE.
Bero bolada. Argazkia: EFE.
Bero bolada. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak hainbat neurri onartu ditu langileak bero-boladetatik eta lehorteetatik babesteko. Horrekin batera, enpresen betebeharrak ere zehaztu ditu. Hala ere, alertak aktibatzeko tarteak ezberdinak dira estatuko lurraldeetan zehar.

Estatuko Meteorologia Agentziak aditzera eman duenez, alertak aktibatzeko tenperatura tarteak antzekoak izango dira. Alerta laranja aktibatzeko, 37 eta 40 gradu arteko tenperaturak, aldiz, alerta gorria aktibatzeko, 40 eta 44 artekoak.

Horrenbestez, penintsulako hegoaldeak izango ditu "neurri zorrotzenak" eta mendiko guneak, aldiz, leunenak.

Zer tenperaturatan geldituko dira Euskadiko eta Nafarroako jarduerak?

Euskadi

Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde ezberdinen arteko tenperatura tarteak antzekoak izango dira. Izan ere, Gipuzkoa eta Bizkaia osoan 37 gradutik gorako tenperaturekin alerta laranja aktibatuko da eta 40tik gorako tenperaturekin gorria.

Arabak, aldiz, tenperatura tarte ezberdina izango du: alerta laranja 39 gradutik gora eta gorria 42 gradutik gorako tenperaturekin.

Nafarroa

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateak Arabako tarteak partekatuko ditu; hau da, alerta laranja 39 gradutik aurrera eta gorria 42 gradutik aurrera. Nafarroako Pirinioetan izan ezik. Bertan, alerta laranja 37 gradutik gorako tenperaturekin aktibatuko da eta gorria 40 gradutik gorakoekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bero-boladak