Gizartea -
Trafiko
Hiru zauritu, horietako bat larri, ibilgailua irauli ostean, Corellan
Ibilgailua errepidetik atera eta irauli da. Horren ondorioz, 86 urteko emakumezko batek zauri larriak jasan ditu. Ondoren, autotik atera eta Tuterako Reina Sofia Ospitalera eraman behar izan dute.
Erredakzioa
Hiru lagun zauritu dira Corellan, AP-69ko 208 kilometroan, Tuterako norabidean, izandako auto-istripu batean. Ezbeharra 12:26ean jazo da, ibilgailua errepidetik atera eta irauli denean. Autoak hiru bidaiari zeramatzan, eta horietako batek, 86 urteko emakumezko batek, zauri larriak jasan ditu, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Istripuaren ondorioz, SOS Nafarroako anbulantzia batek Tuterako Reina Sofia Ospitalera eraman ditu hiru zaurituak. Bertara Tuterako suhiltzaile talde bat eta Trafiko patruila bat hurbildu dira, azken hauek ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.