Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume bat egoera larrian eraman dute ospitalera Sevillan, ustez bere senarrak labanaz eraso egin ostean

Urgentziazko ebakuntza egin behar izan diote. Bizilagunek eman zioten gertatutakoaren berri Guardia Zibilari, "oihuak eta garrasiak" entzun zituztelako.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du 50 urteko emakume bati Sevillako Cazalla de la Sierra udalerrian labanaz egindako erasoa eta haren senarraren suizidioa argitzeko. Bikotea bizi zen etxebizitzan bertan gertatu omen zen guztia. Guardia Zibilaren arabera, genero indarkeriarekin lotutako kasuen artean ez zen erasotutako emakumearen izena azaltzen, ezta haren bikotekidearena ere.

Ospitalera iritsi zenean, urgentziazko ebakuntza egin behar izan zioten emakumeari. Cazalla de la Sierrako alkatearen hitzetan, bizilagunek eman zieten gertatutakoaren berri agenteei, "oihuak eta garrasiak" entzun zituztelako.

Udaltzaingoa eta Guardia Zibila izan ziren lehenak erasoa jazo zen etxebizitzara iristen. Orain, baina, Polizia Judizialak hartu du bere gain ikerketa. 

Senar-emazteekin batera, adingabe bat bizi omen da etxebizitza horretan, baina kanpoan zegoen erasoa gertatu zenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa