Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon batek emakume bat hil du Torremolinosen

Ustezko hiltzailea atxilotu egin dute, hainbat orduz ihes eginda egon ostean.

Polizia Nazionala Torremolinosko hilketa matxista gertatu den etxebizitzaren atarian. EFE
Polizia Nazionala Torremolinosko hilketa matxista gertatu den etxebizitzaren atarian. EFE
Polizia Nazionala Torremolinosko hilketa matxista gertatu den etxebizitzaren atarian. EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Polizia Nazionalak 45 urteko gizon bat atxilotu du 28 urteko neska laguna hil duelakoan Torremolinosen (Malaga).

Emakumearen hilotza atzo 11:50 aldera aurkitu zuten Torremolinosko etxebizitza batean. Arma zuriz egindako zauriak zituen. 

Indarkeria matxistagatik aurrekariak ditu gizonak.

Torremolinosko Udalak dolu egun bat ezarri, eta bandera haga erdian jarri du. Halaber, gaur eguerdian, 12:00etan, kontzentrazio isila egingo dute udaletxearen atarian.

Udalak doluminak eman dizkie hildakoaren senide eta lagunei, eta hilketa gaitzetsi du.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Tratu txarrak gaur Espainia argazkiak Gizartea Sexu-abusuen biktimak gaur Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Matxismoa