Gizartea -

Jaurlaritzaren gida

Atzerritarrei buruzko aurreiritziekin amaitzeko gida

Gizarte-laguntzei esker bizi direla, lana kentzen dutela eta matxismoa suspertzen dutela bezalako aurreiritziekin amaitu nahi dute gida honekin.

Etorkinei buruzko zurrumurrei aurre egiteko gida.
Etorkinei buruzko zurrumurrei aurre egiteko gida.
Etorkinei buruzko zurrumurrei aurre egiteko gida.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak atzerritarrei buruzko aurreiritziekin eta zurrumurruekin amaitzeko gida bat argitaratu du.

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak aurkeztu du gida, eta EHU eta beste hainbat eragilerekin batera, kulturen arteko sentsibilizazioa sustatzeko proiektua dela azaldu du.

"Ezin ditugu etorkin gehiago onartu: gehiegi dira; etorkinak gizarte-laguntzei esker bizi dira eta neurriz kanpo baliatzen dituzte; etorkinek lana kentzen digute; immigrazioaren ondorioz, matxismoa eta genero-indarkeria areagotu egiten dira eta etorkinek ez dute integratu nahi" bezalako aurreiritziak lantzen ditu gidak. Era honetan, "datuekin eta egiazko erreferentziekin" zurrumurruekin amaitzea dute helburu.

Ideia berriak gaineratu ahal izango zaizkio gidari, izan ere, irekita dago era guztietako pertsona eta gizarte-eragileentzat frenaelrumor.org webgunean.

Lehenengo fasean, gida administrazio publikoentzat, antolakundeentzat, sareentzat eta eragileentzat izango da nagusiki, baina egileek eztabaida beste esparru publiko batzuetara eramateko asmoa ere badute, besteak beste, ikastetxeetara, elkarteetara, eta lanbide-elkarteetara-

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea