Gizartea -

Zarautzen

Emakume bat zigortu dute tratu txarren salaketa faltsu bat egiteagatik

Auzipetutako emakumeak salaketa faltsua jarri zuen, Zarautzen, bikotearen etxebizitzan, eraso egin ziola esanez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guatemalako emakume bati 2.160 euroko isuna jarri diote senar ohiaren aurka tratu txarren salaketa faltsua jartzeagatik. Ondorioz, gizonezkoa epaitu egin zuten, baina, absolbitu egin zuten emakumeak azkenean atzera egin zuelako.

2009. urteko otsailaren 7an geratu zen ustezko erasoa. Zarautzen zuten etxebizitzan senar ohiak bederatzi hilabeteko semearen aurrean eraso ziola salatu zuen emakumeak

Gizonezkoak irain egin eta aurpegian hainbat kolpe eta ostikada eman zizkiola salatu zuen.

Salaketaren ondorioz, 2011. urteko maiatzaren 20an ahozko epaiketa egin zuten. Bertan, emakumeak atzera egin zuen eta "errealitatea aldatu" zuela onartu zuen.

Era honetan, akusatua absolbitu egin zuten eta emakumeari salaketa faltsua jartzea egotzi zioten.

Donostian egin duten auzi berri honetan, 2.160 euroko isuna jarri diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea