Gizartea -

Donostia

Beste gazte bat bidali dute espetxera Lukas Agirreren hilketagatik

Okendo plazan hil zuten Agirre, Eguberri egunean, labankadaz. Beste gizon gazte bat ere kartzelan dago, eta emakume bat, baldintzapean aske.

Okendo plaza, 2022ko abenduaren 25ean. Argazkia: EITB Media
Okendo plaza, 2022ko abenduaren 25ean.
Okendo plaza, 2022ko abenduaren 25ean. Argazkia: EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

26 urteko gizonezko bat espetxeratzeko agindu du Lukas Agirreren hilketa ikertzen ari den epaileak. Donostiako Okendo plazan hil zuten, Eguberri egunean.

EFE agentziak aipatutako iturri judizialen arabera, auziaren jarraipenarekin lotutako agerraldi bat egin ondoren hartu dute erabakia. Instrukzio fasean dago auzia.

Ekitaldi horretan, Fiskaltzak eta akusazio partikularrak —hildakoaren gurasoak— gaztea behin-behinean espetxeratzeko eskatu dute, eta kasua bideratzen ari den magistratuak ontzat eman du.

Gizonaz gain, 24 urteko beste gazte bat ere behin-behineko espetxealdian dago, hilketaren egun berean Ertzaintzaren aurrean bere burua entregatu ondoren.

Egun hartan, 28 urteko emakume bat ere atxilotu zuten. Hilketa izan zen lekutik gertu zegoen, orain espetxeratutakoarekin batera. Baldintzapean aske dago emakumea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Hernani bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erailketak