Gizartea -

Hondartzak

Ondarroa eta Mutrikun bainua hartzeko debekua gasolio isuri bategatik

Barne Sailak azaldu duenez, gasolio orbana ez da kostara arte heldu, Ondarroako portuaren eta Saturrarango hondartzaren artean dagoen eremuan baitago.

Itsasoaren lehen planoa. Eitb
Itsasoaren lehen planoa. Eitb

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ondarroa parean agertutako gasolio orbanak herri horretako Arrigorri hondartzan eta Mutrikun dagoen Saturraran hondartzan 24 orduz bainua hartzeko debekua ezartzea eragin du.

Herrizaingo Sailak azaldu duenez, gasolio orbana ez da kostara arte heldu, Ondarroako portua eta Saturrarango hondartzaren artean dagoen eremuan baitago.

Orbana eguerdiko ordu batak aldera aurkitu dute, eta hiru ordu beranduago oraindik disolbatu gabe zegoen.

Hainbat unitate

Ingurura, Herrizaingo Saileko larrialdi teknikariak, Itsas Salbamenduko talde bat, URA uraren euskal agentziako kideak, Eusko Jaurlaritzaren portu teknikariak eta Osasun Saileko hainbat kide bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea