Gizartea -

Lan Eskaintza Publikoa

Ireki dute Hezkuntzako lan eskaintza publikorako izena emateko epea

Bestalde, 2.004 plazetarako probak urriko azken bi asteetan egingo dira, modalitatearen arabera, BECen.

BECen egindako oposaketak. Argazkiak: EFE.
BECen egindako oposaketak. Argazkiak: EFE.
BECen egindako oposaketak. Argazkiak: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gaur, ekainaren 12an, ireki du Lan Eskaintza Publikorako izena emateko epea. BECen egingo dira eskaintzen diren 2.004 lanpostuetarako probak.

Eusko Jaurlaritzak helarazitako informazioaren arabera, eskaerak aurkezteko epea ekainaren 12an ireki eta uztailaren 7an itxiko da. Bestalde, irailaren 18tik 29ra izango dute ikaskuntzako edo programazio didaktikoko unitate didaktikoa aurkezteko.

Maisu-maistren kidegorako oposizio-probak urriaren 21ean eta 22an izango dira, BECen (Barakaldo), eta Bigarren Hezkuntzako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoek urriaren 28ko eta 29ko asteburuan egingo dituzte.

Deialdian eskaintzen diren 2.004 plazetatik 1.810 ohiko oposizio-lehiaketa bidez esleituko dira; gainerako 194 plazak, berriz, aldi baterako enplegua egonkortzeko oposizio-lehiaketa bidez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Bilbao Exhibition Centre Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Lan Eskaintzak