Gizartea -

Loiu

Bilboko Aireportuak bidaiarientzako helmuga-gela bakarra jarri du martxan

Aurrerantzean, bidaiari guztien irteera nazioarteko iritsieren gune zaharretik egingo da, aireportuaren ezkerraldetik, hain zuzen, hegaldia nondik datorren gorabehera.

Bilboko Aireportua. Argazkia: AENA
Bilboko Aireportua. Argazkia: AENA
Bilboko Aireportua. Argazkia: AENA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Aireportuak bidaiarientzako helmuga-gela bakarra jarri du martxan, eta, horrenbestez, Europar Batasunetik zein Schengen eremuko beste herrialde batzuetatik Loiura iristen diren bidaiari guztiek bat egingo dute aurrerantzean gune horretan. Bidaiari asko Erresuma Batutik iritsiko dira, baita Turkiatik, Egiptotik edo Marokotik, azken toki horietatik gutxiago helduko badira ere.

Lan horiek burutzeko, 578.000 euro bideratu dituzteeta pasaporteen kontrol automatikoa egiteko azken teknologia txertatzeko baliatu du AENAk. Halaber, iritsiera-gelan zeuden ABC makinen kopurua bikoiztu dute, eta dokumentuak begiztatzeko bi postu ere jarri dituzte.

Lan horiek aprobetxatuz, Bilboko Aireportuak ekipajeak jasotzeko guneetako bat ere berritu du, eta komun berriak jarri ditu bidaiarien iritsiera-gunean.

Aurrerantzean, bidaiari guztien irteera nazioarteko iritsieren gune zaharretik egingo da, aireportuaren ezkerraldetik, hain zuzen, hegaldia nondik datorren gorabehera.

Horrela, Europar Batasunak agindutako Entry-Exit System (Sarrera-Irteera Sistema) berria indarrean sartzen denerako prestatzen ari dira. Sistema horrek elektronikoki erregistratuko ditu kanpoko beste herrialdeetako herritarren sarrera eta irteera unea zein lekua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Batasun europarra Bilbo Bizkaia Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bidaiak