Gizartea -
Eguraldia
Euriteengatiko abisu horia aktibo dago 21:00ak arte
Euskal Autonomia Erkidegoko hegoaldean ezarri dute abisua euri-jasa handiak izateko aukera dagoelako.
Agentziak | EITB Media
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaur (maiatzak 31) arratsalderako 15:00ak eta 21:00ak artean, EAEko hegoaldean euri-jasa handiak egin ditzakeelako.
Eguraldi iragarpenaren arabera, Araba hegoaldean euriteak izan daitezke eta 15 litro metro karratuko pilatu daitezke ordu batean. Zaparrada trumoitsuak izango dira han-hemenka autonomia erkidegoaren barnealdean eta Araba hegoaldean txingorra ere egin dezake.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea