Gizartea -

2012ko sanferminak

Entzierro arriskutsua, baina ez da adarkadarik izan

Victoriano del Rio ganadutegiko zezenek bi minutu eta 20 segundo behar izan dituzte ibilbidea egiteko. Aurtengo entzierro azkarrena izan da.

2012ko sanferminetako seigarren entzierroa. Argazkia: EITB
2012ko sanferminetako seigarren entzierroa.
Sanferminetako seigarren entzierroa

02:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Victoriano del Rio ganadutegiko zezenek 2012ko sanferminetako entzierro azkarrena egin dute seigarren egunean, bi minutu eta 20 segundo behar izan baitituzte ibilbidea egiteko.

Entzierroa azkarra izan bada ere, eta tentsio momentuak bizi izan badira ere, ez da adarkadarik izan eta Iruñeko ospitalera eraman dituzten zaurituek kolpeak dituzte soilik.

Emozioa izan da nagusi entzierroaren hasieratik. Ukuiluko ateak ireki eta berehala, zezenak ziztu bizian atera dira eta buruan jarri diren bi animaliek irrist egin dute. Ondorioz, pixka bat atzean geratu dira eta horrek arriskuan jarri ditu korrikalariak.

Udaletxeko plazan ere momentu arriskutsuak bizi izan dira, izan ere, zezenetako bat korrikalari baten kontra oldartu da, baina azkenean ez dio adarkadarik eman eta ibilbidea egiten jarraitu du.

Mercaderes kaleko bihurgunetik aurrera, zezen taldea bakantzen hasi da. Hortik aurrera hasi dira zezenen adarren inguruan korrikaldi politak egiten.

Zezen plazara iritsi eta inongo arazorik gabe sartu dituzte animaliak ukuiluan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea