Gizartea -

Nafarroa

Bainatzen ari zela Allotzen desagertutako gaztearen gorpua aurkitu dute

17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean.

Allotz. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Allotz
Atzo Alloz urtegian desagertu zen 20 urteko gaztearen gorpua aurkitu dute

0:36

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi zerbitzuetako langileek hilotz aurkitu dute atzo arratsaldean Allotzen desagertutako Zizurreko 20 urteko gaztea.

17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean.

Erreskate taldeak bertaratu, eta 01:00a arte aritu ziren haren bila.

Gaur, 08:00etan, bilaketa lanak hasi dituzte berriro, eta bi ordu geroago aurkitu dute gaztearen gorpua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Itotzeak