Gizartea -

Trafikoa

Nafarroako Itzuliak Iruñean eta beste udalerri batzuetan eragingo dituen trafiko etenak

Lasterketaren 60. edizioko hirugarren etapa Iruñetik abiatu eta Iruñera helduko da larunbatean. Ondorioz, Antso Azkarraren etorbidearen tarte bat itxiko dute. Halaber, Estellerriko, Iruñerriko, Zangozerriko eta Zaraitzuko hainbat errepide itxiaraziko ditu probak.

Agente bat ziklisten ibilbidea zaintzen, aurreko proba batean. Argazkia: Foruzaingoa
Agente bat ziklisten ibilbidea zaintzen, aurreko proba batean.
Agente bat ziklisten ibilbidea zaintzen, aurreko proba batean. Argazkia: Foruzaingoa

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bihar, hilak 8, hasi eta ekainaren 11n, igandearekin, bukatuko da Nafarroako Itzuliaren 60. edizioa. Lau etapek ohiko zirkulazioari eragingo diote Lodosan (Estellerria), Berriobeitin (Iruñerria), Iruñean bertan eta Kasedan (Zangozerria) eta Otsagabian (Zaraitzu). 

Estatuko zein atzerriko 160 txirrindularik (20 talde) parte hartuko dute proban, eta lau etapa izango ditu. Aurrenekoa ostegunean egingo dute, Lodosatik irten eta bertara iritsita. Ziklistak bigarren mailako honako errepideetatik igaroko dira: NA-129, NA-132 eta NA-601 (Estellerria). Tarteka itxiko dituzte. 

Ostiralean, Artikatik (Berriobeiti) abiatuko dira txirrindulariak, Ezkaba mendiraino. Larunbatean, Iruñea izango du abiapuntu eta helmuga Nafarroako Itzuliak. Iruñeko Udaltzaingoak eitb.eus-i jakinarazi dionez, eragin handiena lasterketa amaieran espero dute (helmuga Antso Azkarraren etorbidearen egongo da), 17:15etik 17:40ra. Antso Azkarraren etorbidea, Fuente del Hierro kalea eta Ezkirotz kalea bitartean, goizean goiz itxiko dute, 07:00etan. Posible bada, autobusen joan-etorria baimenduko da. 

Mapa del recorrido por Pamplona.

11:00etan, tarte hori bera itxiko dute, baina kontrako noranzkoan (Antso Azkarra, Ezkirotz eta Fuente del Hierro kaleak). Etorbidea 21:30 arte egongo da zarratuta

La llegada se realizará desde Cizur Mayor.

Igandean, Zangozerriko eta Zaraitzuko hainbat errepidetan barrena ibiliko da txirrindularitza proba, Kaseda eta Otsagabia bitartean

Foruzaingoak gogorarazi duenez, agenteen jarraibideei jaramon egin behar diete gidariek, eta ulermena eskatu diete bidean topa ditzaketen eragozpenen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Txirrindularitza Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa