Gizartea -

Bizkaia

Bilboko kutxazain automatiko batean izandako bonbona-leherketa bat ikertzen ari da Ertzaintza

La Peña auzoko banketxe baten kutxazain automatiko batean, bertan lapurreta egiteko helburuz, kanpin-bonbona batekin eztanda bat eragin zuen gizonezkoaren bila dabiltza.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetako goizaldean Bilboko kutxazain automatiko batean izandako bonbona baten leherketa ikertzen ari da Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak larunbat honetan jakitera eman duenez. Ostiral honetan, 02:20ak aldera, jazotako gertaera argitzeko ikerketa poliziala abiatu dutela jakinarazi du Sail horrek.  

Bestalde, El Correo kazetak argitaratu duenez, kanpin-bonbona batekin eztanda eragin zuen pertsona horren bila dabil EAEko Polizia. Bilboko La Peña auzoan gertatu da, Zamakola kalean kokatutako banketxe baten kutxazain automatikoan.

Gizonezkoak kable bat eta kanpin-bonbona bat manipulatu omen zituen, eta billeteak ateratzen diren zirrikitutik gasaren pita sartu zuen, dirua lapurtzeko helburuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurretak