Gizartea -

Indarkeria matxista

34 urteko gizon bat atxilotu dute Cornellan, bikotekidea hiltzea egotzita

Gizonaren bikotekidea zena, 39 urteko emakume bat, arma zuriz hiltzea leporatuta atxilotu dute Mossoek.

Bi kameralari hilketa izan den etxearen aurrean. Argazkia: EFE
Bi kameralari hilketa izan den etxearen aurrean. Argazkia: EFE
Bi kameralari hilketa izan den etxearen aurrean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mossoek 34 urteko gizon bat atxilotu dute Cornellan, bikotekidea, 39 urteko emakume bat, arma zuriz hiltzea egotzita, kasuaren gertuko iturriek jakinarazi dutenez.

Hilketa gisa ikertzen ari dira gaur goizaldean Cornella de Llobregateko etxebizitza batean gertatutakoa. Bertan, biktimaren alaba gazteena zegoen, 2 urtekoa.

Cornella Modern kalean dagoen etxebizitzara gerturatu diren larrialdi zerbitzuek emakumea suspertzeko maniobrak egin dituzte etxebizitzara iritsi direnean. Azkenean, emakumea hil egin da.

Une horretan, gizona etxebizitzan zegoen, eta poliziak atxilotu egin du.

Jaiak bertan behera uztea aztertzen ari dira

Cornellako Udala, bestalde, herriko jaiak bertan behera uztea aztertzen ari da, goizaldean herrian izandako hilketa matxistaren ondorioz.

Udalak oraingoz bertan behera utzi ditu gaur goizerako aurreikusita zeuden ekitaldi guztiak, eta egitarauan aurreikusitako gainerako jarduera guztiak bertan behera uztea eta dolu ofiziala ezartzea aztertzen ari da.

Generalitateak, biktimaren familiaren eta haren ingurukoen esku jarri dela jakinarazi du, eta, aldi berean, senide eta gertuko guztien "pribatutasuna bermatzea" eskatu du une zail hauetan.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Indarkeria matxista gaur Gizartea albisteak Indarkeria matxistaren biktimak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Matxismoa