Gizartea -

2012ko sanferminak

Entzierro arriskutsua, baina ez da adarkadarik izan

Sevillako Juan Pedro Domecq ganadutegiko zezenek bi minutu eta 23 segundo behar izan dituzte ibilbidea egiteko. Adarkadarik ez da izan, eta ospitalera eraman dituztenek kolpeak dituzte bakarrik.

2012ko sanferminetako seigarren entzierroa. Argazkia: EITB
2012ko sanferminetako seigarren entzierroa.
Sanferminetako seigarren entzierroa

02:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sevillako Juan Pedro Domecq ganadutegiko zezenak izan dira 2012ko sanferminetako zazpigarren entzierroko protagonistak. Aurtengo azkarrenetako bat izan da gaurko entzierroa; izan ere, bi minutu eta 23 segundo behar izan dituzte ibilbidea egiteko. Zezenek ez dute adarkadaz inor zauritu, eta ospitalera eraman dituzten bost korrikalariek kolpeak soilik dituzte.

Ukuiluko ateak ireki eta berehala bi animalia aurreratu egin dira, eta, ibilaldiaren amaierara arte, taldea bananduta joan da.Aurreratu diren bi zezenek erritmo azkarra eman diote entzierroari, animalien artean tarteak sortu dira, eta korrikalariek lasterketak egiteko aukera izan dute.

Buruan jarri den zezenetako batek irrist egin du Mercadereseko bihurgunean, eta hesiaren kontra jo du, baina ez du entzierroaren erritmoa moteldu.

Juan Pedro Domecq ganadutegiko gainerako zezenek elkarrekin jarraitu dute. Hala ere, Melocoton izeneko zezen bat metro batzuk aurreratu da, eta taldeak hiru zatitan egin du aurrera.

Zezen hori erori egin da Estafeta kalean, baina berehala altxatu da, eta Telefonicarantz abiatu da. Bertan, zezen beltzetako batek arriskua sortu du, hesian zegoen korrikalari talde baten aurka joan delako.

Zezen-plazara iritsi baino pixka bat lehenago, zezenetako batek irrist egin du, baina arin altxatu da eta aurrera jarraitu du. Hala ere, arriskua eragin du.

Zezen-plazara iritsi direnean, inongo arazorik gabe sartu dituzte animaliak ukuiluan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea