Gizartea -

Gipuzkoa

Bainua debekatu dute Zumaiako eta Orioko hondartzetan, 'E. coli' bakterioaren gehienezko maila gainditu baita

Orioko Udalak azaldu duenez, "azken egunetako euriteen ondorioz, ura zikina dator". Bihar, osteguna, beste lagin baten emaitzen berri izango du Osasun Sailak, eta orduan jakingo da uraren kalitatea bainatzeko modukoa den ala ez.

Santiago hondartza (Zumaia). Artxiboko argazkia: Jokin Zurutuza
Santiago hondartza (Zumaia). Artxiboko argazkia: Jokin Zurutuza
Santiago hondartza (Zumaia). Artxiboko argazkia: Jokin Zurutuza

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumaiako eta Orioko hondartzetan bainua hartzea debekatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astearte honetan, araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak ez betetzeagatik; izan ere, Enterococcus intestinalis bakterioaren gehienezko maila gainditu da Gipuzkoako bi hareatza horietan.

Zure interesekoa izan daiteke: Zergatik debekatzen dira bainuak hondartzetan?

Osasun Sailak egindako ur-analisiaren emaitzen arabera, Santiago hondartzako uretan E. coli bakterioaren gehienezko maila gainditu da; beraz, Osasun Sailak emandako irizpideei jarraituz, bainua eta uretako bestelako jarduerak debekatuta egongo dira uraren kalitatea hobetu arte, Santiago hondartzan bertan zein Urolaren itsasadarrean.

Orioko Udalak azaldu duenez, "azken egunetako euriteen ondorioz, ura zikina dator eta Enterococcus intestinalis bakterioak baimendutako maila gainditzen du"; beraz, segurtasunagatik, debekatuta dago Orioko hondartzan eta ibaian bainatzea, gutxienez astearte honetan.

Azken orduetako prezipitazio iraunkorrek kalte ugari utzi dituzte gure lurraldeko zenbait tokitan, eta hondamendi eremu izenda dezatela eskatzea aztertzen ari dira Zumaian, txingorrak egindako kalteengatik.

Bihar, osteguna, beste lagin baten emaitzen berri izango du Osasun Sailak, eta emaitza horien zain egon beharko da uraren kalitatea bainatzeko modukoa den ala ez jakiteko. Hala, Enterococcus intestinalis bakterioaren maila muga onargarrietara jaisten denean baimenduko da ostera bainatzea. Bitartean, debekatuta egongo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Zumaia Albisteak Uda