Gizartea -
Eguraldiaren irgarpena
Lainopean pasatuko dugu asteburua eta tenperaturek behera egingo dute
Zerua hodeitsu egongo da eta tarteka zirimiria egingo du, bereziki iparraldean. Tenperatua maximoak 20-22 graduren bueltan ibiliko dira.
Erredakzioa
Larunbata bustitik dator. Goizean euri txikia egingo du, bereziki Kantauri isurialdean. Haizea ipar-mendebaldetik sartu eta tenperatura asko jaitsiko da, epelenak 21 eta 23 gradu artekoak izango dira.
Halaber, itsasaldeko arriskuari dagokion abisu horia ezarri dute olatuen altuera adierazgarriagatik, 2,5 metro inguruan egoteko probabilitatea handia baitago.
Igandean eguraldiak, poliki-poliki, hobera egingo du. Goizean zerua oso hodeitsu egongo da eta Kantauri isurialdean tantaren bat bota dezake. Arratsaldean ostarteak zabalduko dira eta egunaren amaieran zerua hodei gutxirekin geratuko da barnealdeko hainbat puntutan. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez.
Astelehenean eguzkia jaun eta jabe izango da. Goizean goiz,Kantauri isurialdean hodei hondarrak geratuko dira eta behe-lainoak barnealdeko zenbait bailara estaliko ditu, baina goizean zehar garbitu eta gainontzeko orduetan zerua hodei gutxirekin ikusiko dugu. Horri esker tenperatura maximoek gora egingo dute eta hainbat txokotan 25-26 gradu ingurukoak izango dira.