Gizartea -

Eguraldia

Udako lehen asteburuan 30 graduak gaindituko dira Euskal Herri osoan

Giro eguzkitsua eta beroa gailenduko dira gaurtik igandera lurralde osoan. Tenperaturek larunbatean joko dute goia, hegoaldean 35 gradura gertura daiteke merkurioa. Igandean, ipar-haizea sartzearekin batera, freskatu egingo du berriro, baina ez askorik.

Udalatx eta Anboto, laino gainetik, gaur goizean. Argazkia: Iñaki Zenitagoia.
Udalatx eta Anboto, laino gainetik, gaur goizean. Argazkia: Iñaki Zenitagoia.
Udalatx eta Anboto, laino gainetik, gaur goizean. Argazkia: Iñaki Zenitagoia.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udan gaude, izenez eta izanez, eta urtaroari dagokion eguraldia izango da Euskal Herrian hastear den asteburu honetan; izan ere, euri kontuak atzean utzita, beroa izango da nagusi

Ostiral goizeko behe-lainoak desagertuta, zeru oskarbiak eta eguzkia gailendu dira lurralde osoan, eta goiza aurreko egunetan baino balio baxuagoekin hasi bada ere, laster hasi dira tenperaturak igotzen. Gaur 25 gradutik gora ibiliko dira termometroak, eta ipar partean eta barnealdeko zenbait tokitan 30 gradu zentigradura irits daitezke. 

Larunbatean, uda beteko eguraldia izango da, zeruan ez da ia lainorik egongo, eta urdina izango da nagusi. Tenperatura minimoek berdintsu jarraituko dute, freskoagoak izango dira barnealdean eta leunagoak kostan, eta tenperatura maximoei dagokienez, gorantza jarraitu eta 30 gradutik gorakoak izango dira lurralde osoan. 

Igandean, haizea ipar-mendebaldera aldatuko da; goizean izango da aldaketa kostan eta arratsaldean barnealdean. Hala, tenperaturek behera egingo dute, bereziki itsasertzean. Goizean zerua oskarbi izango bada ere, bero hodeiak garatuko dira egunaren amaierarako. 

Aurtengo uda bereziki beroa izan daiteke Euskal Herrian
Aurtengo uda bereziki beroa izan daiteke Euskal Herrian
Aurtengo uda bereziki beroa izan daiteke Euskal Herrian

1:28
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Donostia Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Udako albisteak Bero-boladak azken ordukoa