Gizartea -

Hilotza

Donostian aurkitutako gorpua 41 urteko gizonezko batena da

Hilotza ekainaren 15etik desagertuta zegoen gizonezko batena da. Ertzaintza autopsiaren zain dago heriotzaren kausak argitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat arratsaldean Donostian aurkitu zuten gorpua 41 urteko gizonezko batena da. Herrizaingo Sailak berretsi duenez, ekainaren 15etik desagertuta zegoen.

Ertzaintzak 14:30ak aldera jaso zuen pertsona baten abisua GI-20 inguruan gorpu bat aurkitu zuela ohartaraziz. Ertzaintza autopsiaren zain dago heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea