Gizartea -

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Bujanda: "Egun txarrena astelehena izango da Irungo mugan eta larunbatean Bizkaian, Kantabria aldera"

Irteera operazioak eta Frantziako Tourraren hasierak bat egingo dute, eta lasterketak igaroko dituen errepideak 4 ordu eta 15 minutu inguru egongo dira itxita. Halaber, Ertzaintzako buruak ez du arriskuan ikusten Frantziako Tourraren segurtasuna.

Josu Bujanda Euskadi Irratian
Josu Bujanda Euskadi Irratian
Josu Bujanda Euskadi Irratian

play icon 18:24

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Tourraren hasierak eta udako irteera operazioak bat egingo dute, eta horrek arazoak eragingo ditu Euskal Herriko errepideetan. Josu Bujanda Ertzaintzako buruaren esanetan, egun txarrena astelehena izango da Irungo mugan, eta, Bizkaian, Kantabria aldera, berriz, larunbata. Astelehena, laneguna izaki, egun zaila izango dela aurreikusi du, bereziki, kostaldean eta lasterketak lantokietako irteera orduarekin bat egiten duen orduetan

Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan Bujandak adierazi duenez, ez du arriskuan ikusten Frantziako Tourraren segurtasun dispositiboa, alegia, ez du espero ertzainek boikot egitea. Are gehiago, konfiantza osoa du ertzainen profesionaltasunean eta konpromisoan. Ertzaintzako gatazkari dagokionez, espero du akordioa lortuko dutela eta horretarako borondatea baino ez dela behar.

Frantziako Tourra Euskal Herritik igaroko den egunei begira (uztailak 1, 2 eta 3) hiru aholku eman ditu: mugikortasuna planifikatzea, errepideen inguruko informazioa kontsultatzea eta garraio publikoa erabiltzea.

Informazio praktikoari dagokionez, Ertzaintzako buruak esan du lasterketak igaroko dituen errepideak 4 ordu eta 15 minutu inguru egongo direla itxita. Beste era batera esanda, txirrindulariak igaro baino 3 ordu eta 15 minutu lehenago itxiko dituzte errepideak, eta ordubete geroago zabaldu. Hori dela eta, Tourreko webgunean ordutegiak kontsultatzeko gomendatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Frantziako Tourra Ertzaintza Euskal herriak EAE albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa