Gizartea -

TXERNOBYL

Txernobylgo 89 haurrek igaroko dute aurtengo uda Hego Euskal Herrian

Horietako 33k Gipuzkoan pasatuko dute denboraldia, 27k Bizkaian egingo dute, 6k Araban eta 23 haur joango dira Nafarroara. Elkarteak adierazi duenez, 49 haurrek lehen aldiz pasako dute uda Hego Euskal Herrian. Gainerakoak, aurretik parte hartu duten haurrak dira.

Txernobylgo haurrak. Artxiboko argazkia: EITB Media
Txernobylgo haurrak. Artxiboko argazkia: EITB Media
Txernobylgo haurrak. Artxiboko argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txernobyl inguruan bizi diren 89 adingabe ukrainar iritsiko dira astearte honetan Irunera (Gipuzkoa), eta handik Euskadiko eta Nafarroako familiei banatuko zaizkie.

Aurten Txernobylgo Elkartearen ekimenean parte hartuko duten haur guztietatik 49 berriak dira eta gainerakoek aldez aurretik harrera programetan parte hartu dutenak, elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Lurraldeka, Gipuzkoan 33 adingabek pasako duTE uda, Bizkaian 27k, Araban 6k, eta 23k Nafarroan. Txernobylgo Elkarteak adierazi duenez, abuztuaren amaierarako dago aurreikusita Ukrainara itzultzea, baina data ez dute zehaztu, herrialdeak bizi duen egoera nahasia dela eta.

Haurrak igandean abiatu ziren Ivankivetik (Ukraina iparraldea) bi autobusetan, eta 21:30ean iritsiko dira Irungo Txingudi merkataritza-gunera, Ukrainako 3 begiralez eta Txernobyl Elkarteko 3 boluntarioz lagunduta. Handik, autobusetako bat Barakaldoko BECera joango da, eta bestea Iruñeko Cordovilla industrialdera.

Bien bitartean, joan den astean jaso zuten Ivankiven Txernobylgo Elkarteak bidalitako laguntza humanitarioa: 9 tona arropa, botikak, higiene-produktuak eta oinetakoak, besteal beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Ukraina Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra