Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Frantziako Tourra, irteera operazioa eta Euriborra

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Trafikoa. Argazkia: EFE.
Trafikoa. Argazkia: EFE.
Trafikoa. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte hak 30, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Frantziako Tourra: Atzera-kontaketa amaitzear da eta dena prest dago larunbateko Grand Dèparterako. 2023ko Frantziako Tourreko 1. etapa Bilbon hasiko da 12:55ean eta, bertan, Bizkaiko hiriburuan amaituko da. 182 kilometroko ibilbidearekin, 17:15 eta 17:42 artean bukatzea espero da.

- Irteera operazioa: Asteburu korapilatsua espero da EAEn trafikoari dagokionez. Udako irteera operazioak eta Frantziako Tourraren 110. edizioaren hasierak bat egingo dute, eta ibilgailuen joan-etorrian eragin handia izango du. Errepide mozketa eta norabide aldaketa ugari izango da hiriburuetan eta dozenaka herritan, eta, ondorioz, errepidera irten baino lehen "bidaiak aurretik planifikatzeko eta rutometro ofiziala kontsultatzeko" eskatu du Eusko Jaurlaritzak.

- Euriborra: Gaur jakinaraziko da hamabi hilabeterako Euriborraren ekaineko tasa. Espainiar Estatuan hipoteken kuotak kalkulatzeko gehien erabiltzen den adierazlea da euriborra. Maiatzean 17 hilabetez jarraian gora egin zuen, % 3,862ra iritsi zenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Frantziako Tourra Bilbo gaur Zer gertatu da gaur Bizkaian? Hipotekak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak