Gizartea -
Trafikoa
Autobide eta autopisteetako istripu nahiz matxuretan triangeluak jartzea ez da dagoeneko beharrezkoa izango
Triangeluak jartzeak eta kentzeak gidarien harrapaketa arriskua "nabarmen" handitzen dute, DGTaren arabera. Dena dela, errepide arruntetan erabiltzeak derrigorrezkoa izaten jarraituko du.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Larunbat honetatik aurrera, uztailak 1, autobideetan eta autopistetan izandako istripu nahiz matxuretan ez da derrigorrezkoa izango triangeluen erabilera, Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) jakitera eman duenez. Dena dela, errepide arruntetan erabiltzeak derrigorrezkoa izaten jarraituko du.
Erabaki hori hartu du DGTk argudiatuta autobidetan eta autopistetan "pertsona kopuru ugari" hil direla, autoek harrapatuta. Horren esanetan, bazterbideetatik ibiltzeak, bertan egoteak, kotxearen matxura bat konpontzen saiatzeak edo triangeluak jartzea eta gero berriro jasotzeak "nabarmen handitzen dute harrapaketa izateko arriskua".
Gainera, autopistetan eta autobideetan trafiko kopuru handia izaten da eta abiadura handian.