Gizartea -
Gertaera
Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Pasaiako portuko uretan
58 urteko gizonezkoa atzotik ez zen bere Errenteriako etxean agertu. Dirudienez, arrantzaleek topatu dute haren gorpua arratsaldeko 15:00ak aldera.
Erredakzioa
Igandetik desagertuta zegoen Errenteriako gizonezko baten gorpua (58 urte ditu) aurkitu dute Pasaiako portuko uretan astelehen honetan, Herrizaingo Sailetik jakitera eman dutenez.
Dirudienez, Pasaiako portuan lan egiten ari ziren arrantzale batzuek aurkitu dute gorpua, 15:00ak aldera.
Agintariei gertatutakoaren berri eman ostean, Gurutze Gorriko talde batek gizonezkoaren gorpua uretatik erreskatatu eta lurrera eraman du. Ondoren, Auzitegiko Mediku Zerbitzura bidali dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea