Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Frantziako Tourra, Nagore Laffageri omenaldia eta "El Conquistador del Caribe"ko finala

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Frantziako Tourra. Argazkia: EFE
Frantziako Tourra. Argazkia: EFE
Frantziako Tourra. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, uztailak 3, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Frantziako Tourra: 2023ko Frantziako Tourreko hirugarren etapa Zornotzan hasi eta Baionan amaituko da, 193,5 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Txirrindulariek lau mendate puntuagarri igo beharko dituzte: 3. mailako hiru eta 4. mailako bat.

- Nagore Laffageri omenaldia: Uztailaren 7an hamabost urte beteko dira Nagore Laffage irundarra hil zutenetik, eta urtero bezala, hura oroitzeko ekitaldia egingo dute Iruñean. Astelehen Lilak elkarteak deituta, gaur 19:00etan izango da hitzordua, Vinculo plazan. 2008ko San Fermin egunean, Jose Diego Yllanesek (27 urte) Nagore Laffage (20 urte) hil zuen.

- "El Conquistador del Caribe" saioko finala: Olaia, Locuras, Etxe eta Txoskin, lau horietako bat izango da Conquiseko 19. edizioko irabazlea. Ez galdu final handia 22:30etik aurrera ETB2n, eitb.eus-en eta "El Conquis" saioaren aplikazioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Frantziako Tourra Bilbo gaur Zer gertatu da gaur Bizkaian? Hipotekak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak