Gizartea -
22 urte preso eman ostean
Laureano Oubiña narkotrafikatzailea kartzelatik irten da
Laureano Oubiñak “etxeetan, lursailetan ezta horrelako tontakerietan dirurik inbertitu ez izana” defendatu du Auzitegi Nazionalean, 1990etik kartzelan egon ostean.
Erredakzioa
Laureano Oubiña narkotrafikatzaileak “etxeetan, lursailetan ezta horrelako tontakerietan dirurik inbertitu ez izana” defendatu du gaur Auzitegi Nazionalean, 1990etik kartzelan egon ostean.
Horrela adierazi du Oubiñak auzitegi horretako kode penaleko laugarren epaimahaian egindako bistan. Bista horretan Fiskaltzak 6 urteko kartzela zigorraren eskaera mantendu du, horren ustez Oubiñak narkotrafikotik zetorren dirua lursail batzuk erosteko erabili baitzuen, hilda dagoen Esther Lago bere emazte ohiaren laguntzarekin.
Akusatuak ezinezkotzat jo du gertaera hori, 1990etik denboraldi luzeetan zehar kartzelan egonda, ezinezkoa izan zitzaiolako diru sarrerak lortu edota ondasun baten erosketan parte hartzea.
Oubiñak ukatu egin du “dirurik inbertitu izana etxe, lursail edo ostiatan”, eta ondasunak konfiskatzeak axola ez diola aipatu du, berarentzat garrantzitsuena egin ez dituen gauzengatik akusatua izatea baita.
Askatasunean
Laureano Oubiña narkotrafikatzailea kartzelatik irten da astearte honetan, Audientzia Nazionalak 2012 urtean askatasuna berreskuratu behar zuela erabaki ostean.
Pontevedra probintziako Cambados herrian jaiotako Laureano Oubiña lau urte eta lau hilabeteko kartzela zigorrera kondenatu zuten Martorellgo (Bartzelona) portuan sei mila kilo haxix konfiskatu ostean. Horrez gain, beste sei urteko eta bederatzi hilabeteko kondena bat jarri zioten Vigon gertatutako antzerako operazio batean.
Oubiñak kartzela bi maleta zeramatzala utzi ditu, eta kolore beltzeko lur orotako ibilgailuan sartu du, bertan bi pertsona itxaroten ari zitzaizkion.
68 urteko narkotrafikatzaileak ez du adierazpenik egin kartzelatik irtetean, hainbat kazetari berari itxaroten egon arren.