Gizartea -

Sanferminak 2023

Sanferminetan ondo hidratatzeko deia egin dute, Iruñean egongo den tenperatura altuagatik

"Egun zailak izango dira, bero handiarekin eta jende askorekin", adierazi du Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko zuzendariak.

Sanferminak 2023. Foto: Argazkia
Sanferminak 2023. Foto: Argazkia
Sanferminak 2023. Foto: Argazkia

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñean espero den tenperatura gorakadaren eta iritsiko den jende andanaren aurrean, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko zuzendariak babes neurriak hartzeko eta ondo hidratatzeko deia egin du.

"Egun zailak izango dira, bero handiarekin eta jende askorekin", adierazi du Alfredo Martinez Larreak, egoera "alkoholaren kontsumoarekin zaildu" egiten dela gaineratu aurretik.

Lehenengo bi jai egunetan euria eta ekaitzak izan dira nagusi, baina gaurtik aurrera horien lekua beroak hartuko du.

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Norbera eta pertsona zaurgarriak berotik babesteko gomendioak

Gaur eguraldia egonkortu egingo da berriro, pare bat egun giro ezegonkorrarekin pasa ondoren. Eguzkitsu egongo da ordu askotan, nahiz eta ipar isurialdean behe-hodei batzuk agertuko diren egunaren hasieran eta amaieran. Horrez gain baliteke behe-lainoa edo lanbro pixka bat sortzea egunsentian. Hegoaldeko haizerik ibiliko ez denez, tenperatura maximoak kostaldean eta inguruetan jaitsi egingo dira, gainera brisa ibiliko da arratsaldean. Gainerako eskualdeetan bero egiten jarraituko du, 30-32 ºC inguruko maximoekin.

Igandea lainotuago egongo da ipar partean eta egunaren amaieran euri arina egin dezakeKantauri isurialdeko zenbait puntutan. Hegoaldean eguzkitsua eta beroa izango da eugna. Tenperatura maximoak 30 °C-tik gorakoak izango dira hegoaldean, eta Kantauri aldean 25-30 °C-tik gorakoak. Goizean norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da eta arratsaldean brisa ibiliko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Sanferminak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak