Gizartea -

Sanferminak 2023

Lau pertsona salatu eta hiru atxilotu dituzte sexu erasoengatik sanferminetan

Cristina Ibarrola alkateak esan duez, hori kenduta festa "oraingoz lasaitasunez" ari dira ospatzen sanferminak, eta "jende asko eta giro ona" nagusitzen ari da.

Gaztelu plaza, goizaldean. Argazkia: Efe
Gaztelu plaza, goizaldean. Argazkia: Efe
Gaztelu plaza, goizaldean. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona salatu dituzte sexu erasoa leporatuta, ukituak egiteagatik, Iruñeko sanferminetan, eta horietako hiru atxilotu dituzte. Dena den, "litekeena da laugarren datozen orduetan atxilotzea", Cristina Ibarrola Nafarroako hiriburuko alkatearen esanetan.

2023ko Sanferminetako Babes Zibileko Udal Batzordearen lehenengo bileraren ostean egin ditu adierazpenok alkateak.

"Azken informazioaren arabera, lau dira salaketak. Hiru atxilotuta daude, eta litekeena da laugarrena datozen orduotan atxilotzea", azaldu du.

Ibarrolak gogor gaitzetsi ditu erasoak, eta azpimarratu du "sexu eraso oro arbuiatzen" duela Iruñeak. "Urte osorako" lehentasunen artean kokatu du eraso mota horren aurkako borroka.

Gainerakoan, alkateak esan du festa "oraingoz lasaitasunez" ari direla ospatzen, "jende askorekin eta giro onean". Bestalde, alkateak eskerrak eman dizkie langile guztiei (garbitzaileak, osasun-zerbitzuak, segurtasun indarrak…), "gainerakook sanferminak lasaitasunez bizi ahal izateko egunero esfortzu handiaz lan egiteagatik".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Delituak Sanferminak Salaketak albisteak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala Cristina Ibarrola