Gizartea -

Karabela portugesa

Normaltasuna euskal hondartzetan, azken orduetan karabela portugesen presentziarik izan gabe

Getariako Malkorben eta Zarauzko hondartzan bandera horia dago, badaezpada ere. Hala ere, azken orduetan ez da karabela portugesik ikusi euskal hondartzetan.

Imagen de archivo de una carabela portuguesa
Imagen de archivo de una carabela portuguesa
Imagen de archivo de una carabela portuguesa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunetako psikosiaren ondotik, eta asteburuaz geroztik egiten ari diren ikuskapenak eta gero, azken orduetan ez da euskal hondartzetan karabela portugesen ale gehiagorik atzeman eta normaltasuna da nagusi.

Getariako Malkorben eta Zarauzko hondartzetan, badaezpada ere, bandera horia jarrita dute, marmoken presentziaren aurrean. Gainerakoetan, baina, normaltasuna da nagusi.

Hala ere, Gipuzkoako eta Bizkaiko hondartzetan alerta egoeran jarraitzen dute karabela portugesen iritsieraren aurrean.

Azkeneko aldiz 2018an agertu ziren karabela portugesak euskal kostaldean, eta asteburuan, bost urteren buruan, bueltan ziren. Gauzak horrela, gomendio zerrenda bat egin dute ziztada bat jasoz gero zer egin jakiteko. Garrantzitsuena: hazka ez egitea eta sorosleengana ahalik eta azkarren joatea.

Arriskutsuagoa al da karabela portugesa?
Arriskutsuagoa al da karabela portugesa?
Arriskutsuagoa al da karabela portugesa?

2:53
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Bizkaia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal Kostaldea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Animalia basatiak Euskadiko kostaldea albisteak