Gizartea -

Istripua

Moto gidari bat hil da Donostiako Gros auzoan autobus batekin talka eginda

Ezbeharra 11:30ean gertatu da, Nafarroa etorbidean, Zurriolarako noranzkoan, gasolindegiaren parean. Motor batek eta autobus batek talka egin dute. Nafarroa etorbidea zenbait orduz itxita izan da, baina irekita dago jada.

Nafarroa etorbidean izan da istrpua. Argazkia: EITB Media
Nafarroa etorbidean izan da istrpua. Argazkia: EITB Media
62 urteko moto-gidari bat hil da Donostian, autobus batekin izandako istripuan

0:41

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moto gidari bat hil da gaur Donostiako Gros auzoan autobus batekin talka eginda, Donostiako Udalak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 11:30ean gertatu da, Nafarroa etorbidean, Zurriolarako noranzkoan, gasolindegiaren parean. Motor batek eta autobus batek talka egin dute eta, kolpearen ondorioz, motozikletaren gidaria bertan hil da. Hildakoak 62 urte zituen eta Donostiakoa zen.

Nafarroa etorbidea zenbait orduz itxita izan da, baina irekita dago jada.

Iragan martxoan bi moto gidari hil ziren Donostian, 51 urteko motorzalea Trintxerpetik Garberara doan bidegurutzean eta 20 urteko moto gidaria Mirakruz gainean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Donostiako Udala Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak