Gizartea -
Trafikoa
Normaltasuna itzuli da N-637 eta A-8 errepideetara, Max Center parean izan den istripuaren ondoren
Kamioi batek eta auto batek talka egin dute Barakaldo parean, Galdakaoko noranzkoan. Ez da inor zauritu, baina denbora tarte batean auto-pilaketak izan dira.
EITB Media
Normaltasuna itzuli da N-637 errepidera, Max Center ingurura (Barakaldo, Bizkaia), goizean izan den istripuaren ondoren.
Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, auto batek eta kamioi batek talka egin dute 06:24an. Ez da inor zauritu, baina garabiak ibilgailuak bidetik kendu bitartean, auto-ilarak sortu dira eta A-8raino iritsi dira. Une batzuetan zirkulazioa erabat geldituta egon da Gurutzetako aldagunea eta Trapaga artean.
Ertzaintza istripuaren arrazoiak ikertzen aritu da.
Goizeko 09:00etarako pilaketak amaitu dira eta egoera normaltasunera itzuli da.