Gizartea -
Gertaera
Gaubean (Araba) piztu den sutea, egonkor
Zaragozatik iritsitako ur-hegazkin bat eta suhiltzaileak Gaubean piztutako basoko sutea kontrolatzen saiatzen ari dira. Dirudienez, sutea 14:00etan hasi da, Valluerca eta Acebedo herrien artean.
Erredakzioa
Zaragozatik iritsitako ur-hegazkin batek eta suhiltzaileak Valdegovian (Araban) piztutako basoko sute bat egonkortu dute. Dirudienez, sutea 14:00etan hasi da, Valluerca eta Acebedo herrien artean.
Oraingoz ez da jakin zenbat hektareari eragin dion hiru gune dituen suteak. Arabako Aldunditik azaldu dutenez, kanpamentu bateko 60 gaztek lekua utzi behar izan dute, eta Corro udalerrira joan dira.
Sua itzaltzeko lanak Arabako Aldundiko basoko ingeniariek koordinatu dituzte, eta Zaragozako ur-hegazkin batek parte hartu du, hogei minuturo ura botaz sutea dagoen guneetan.
Gainera, Ertzaintzako helikoptero bat sutea izan den gunea ikuskatzen izan da airetik, Aldundiko, Gasteizko Udaleko, Miranda Ebroko (Burgos) eta Espejo eskualdeko unitateetako suhiltzaileen lanak koordinatzeko. Udaletik jakitera eman dutenez, gaur izandako tenperatura altuek eta haizeak sutea zabaltzea eragin dute.
Zaragozatik iritsitako ur-hegazkin batek eta suhiltzaileak Valdegovian (Araban) piztutako basoko sute bat egonkortu dute. Dirudienez, sutea 14:00etan hasi da, Valluerca eta Acebedo herrien artean. Oraingoz ez da jakin zenbat hektareari eragin dion hiru gune dituen suteak. Arabako Aldunditik azaldu dutenez, kanpamentu bateko 60 gaztek lekua utzi behar izan dute, eta Corro udalerrira joan dira. Sua itzaltzeko lanak Arabako Aldundiko basoko ingeniariek koordinatu dituzte, eta Zaragozako ur-hegazkin batek parte hartu du, hogei minuturo ura botaz sutea dagoen guneetan. Gainera, Ertzaintzako helikoptero bat sutea izan den gunea ikuskatzen izan da airetik, Aldundiko, Gasteizko Udaleko, Miranda Ebroko (Burgos) eta Espejo eskualdeko unitateetako suhiltzaileen lanak koordinatzeko. Udaletik jakitera eman dutenez, gaur izandako tenperatura altuek eta haizeak sutea zabaltzea eragin dute.