Gizartea -
Zientzia
Manhattan baino bi aldiz handiagoa den iceberg zati bat hautsi da
Ikertzaileen ustetan, aldaketa klimatikoa faktore garrantzitsua da Ptermann glaziarraren egoeran. 2010ean, beste izotz bloke erraldoi bat askatu zen glaziar horretatik.
Erredakzioa
Manhattan baino bi aldiz handiagoa den iceberg zati bat askatu da Peterman glaziarretik, Groenlandian, eta litekeena da izotz blokea apurtu izanak iparraldeko urak desizozteko prozesua bizkortzea. Duela bi urte, beste izotz bloke erraldoi bat askatu zen glaziar beretik.
2010ean gertatu zen bezala, Ipar Atlantikoko Itsasbideak eta Ternuako Arrain Sarda Handietako petrolio-plataformak izotz-puskaz betetzeko arriskua dago.
Aqua NASAren sateliteak arrakala handi bat aurkitu zuen asteartean glaziarraren eta icebergaren artean. Gainera, icebergaren inguruan zenbait izotz-zati askatzen ari zirela konturatu ziren. NASAk adierazi duenez, izotz-blokea jaustea “dudarik gabe gertaera esanguratsua da, baina ez da kolapsoa”. Izotz-masa handiaren mugimenduak ez du itsas mailetan berehalako eraginik izango.
Ikertzaileen ustetan, aldaketa klimatikoa faktore garrantzitsua da Petermann glaziarraren egoeran.