Gizartea -

Hondartzak

Karabela portugesak agertu dira Bakion, Laidan eta Karraspion

Bandera gorria dago La Arenan, Barinatxen eta Bakion eta bandera horia Bizkaiko nahiz Gipuzkoako zenbait hondartzatan, ez, ordea, marmoken presentziagatik, itsasoaren egoeragatik baizik.

Karabela portugesa. Argazkia: Joseba Ona.
Karabela portugesa. Argazkia: Joseba Ona.
Karabela portugesa. Argazkia: Joseba Ona.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bandera gorria dago uneotan La Arena, Barinatxe eta Bakioko hondartzetan, itsasoaren egoeragatik. Azken horretan, gainera, karabela portugesak agertu dira gaur. 

Laidan eta Karraspion ere agertu dira marmokak eta bandera horia dago haietan. Arrigunaga, San Antonio, Toña eta Laidatxun ere, kontuz bainatzeko abisua dago, itsasoaren egoeragatik. Gainerako euskal hondartzetan libre da bainua. 

Donostiako Ondarretan ere Bandera gorria jarri dute igande arratsalde honetan karabela portugesaren ziztada baten ondorioz, baina ez da marmoka gehiago agertu eta bandera berdea jarri dute bueltan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uda