Gizartea -
Sexu erasoa
Getxoko Aixerrotako paella festan emakume bati egindako sexu erasoa ikertzen ari da Ertzaintza
Segurtasun Sailak zehaztu duenez, gauean salaketa bat jarri zuten emakume gazte bati ustez ukituak egiteagatik, eta gertatutakoa ikertzen ari dira. Oraingoz, baina, ez dute inor atxilotu gertakariaren harira.
EITB MEDIA
Getxoko Aixerrotako paellen jaiaren eremuan izandako sexu eraso batengatik ikerketa abiatu du Ertzaintzak. Salaketa emakume batek jarri du, eta Segurtasun Sailak baieztatu duenez, oraingoz ez dago atxiloturik.
Gertakariak atzo arratsalde-gau partean izan ziren, paellen festaren esparruan. Segurtasun Sailak zehaztu duenez, gauean salaketa bat jarri zuten emakume gazte bati ustez ukituak egiteagatik eta gertatutakoa ikertzen ari dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea