Gizartea -

Hiru hilabete izan dira bila

Alabaren irakaslea jipoitu zuen emakumea atxilotu dute, Bilbon

Bizkaiko Auzitegiak hiru urteko kartzela zigorra ezarri zion atxilotuari. Poliziak ez aurkitzeko, emakumeak bi edo hiru astero bizilekua aldatzen zuen.

Alabaren irakaslea jipoitu zuen emakumea atxilotu dute, Bilbon. Argazkia: EITB
Alabaren irakaslea jipoitu zuen emakumea atxilotu dute, Bilbon. Argazkia: EITB
Hiru urteko kartzela alabaren irakaslea jipoitu zuen emakumearentzat

01:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txurdinagako eskola batean bere alabaren irakaslea jipoitu zuen emakumea atxilotu zuen Ertzaintzak asteartean, Bilbon. Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia NAzionalak hiru hilabete zeramatzaten emakumearen bila, baina ez zuten topatzen. Dirudienez, emakumeak (Maria Soledad E.H) bi edo hiru astero bizilekua aldatzen zuen. Atxilotua Zaballako espetxera eraman dute eta Bizkaiko epaitegiak ezarritako hiru urte eta hiru hilabeteko zigorra bete beharko du.

Epaitutako gertaera orain bi urte izan zen, Txurdinagako eskola batean. Eskolara sartu eta jolasean zebilen alabari txokolatezko arraultza bat eskaini zion auzipetutako emakumeak. Zaintza lanetan zebilen irakasleak debekatuta zegoela jakinarazi zion, eta orduan hasi zen erasoa.

Emakumeak beste zigor batzuk ere jaso ditu aurretik. 2003an beste eraso batengatik ere urte eta erdiko zigorra ezarri zioten. Guztira, kartzela zigorra hiru urte eta hiru hilabetekoa da.

Euskadin "aurrekaririk gabeko" epaiaren arabera, gainera, 5.000 euroko kalte-ordaina ere ordaindu beharko dio irakasleari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea